MAK2

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2017ko urt. 20a, 13:23

Asteburu honetan Munizipalismoa, Autogobernua eta Kontraboterearen inguruko jardunaldiak garatuko dira Iruñean. Estatuko mugimendu munizipalisten topagune izanen da hau. Bertan politika gertutasunetik landu eta pentsatzeko ardatz ezberdinak egonen dira eztabaidagai. Mugikortasuna, herri lurrak eta ber-udalekotzea, teknopolitika, feminismoa, gizarte zentro eta kudeaketa herritarreko eremuak, hirietan agintzen duten botereez hausnarketa eta antolakuntzaren arazoa izanen dira larunbat goiz eta arratsaldeko lantegietako gai.

Ostiral arratsaldean jardunaldiei sarrera emanen zaie Jus la Rocha-ko Civivox-ean bertan munizipalismoa, politikaren feminizazioa eta demokraziaren erradikalizazioaz pentsatuz. Ondoren mugimendu munizipalistak hainbat tokietako esperientzien mahai ingurua gauzatuko da. Igandean, azken eztabaidan, antolakuntzari eta etorkizunari begiratuko zaie. MAK3 jardunaldien plangintza egiteko ere.

450 pertsona baino gehiago etorriko dira Iruñera. Politika eta mugimenduen laborategi itzela gertatuko da asteburu honetan. Gertutik antolakuntza politikoa eta eraldaketa pentsatzen duten oro ongi etorria izango da. Momentu konstituziogilea izanen da munizipalismoarentzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!