Biharko bi hitzordu

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2016ko aza. 25a, 13:22

Bihar Iruñean egonen diren bi manifestazioek hirian mahai gainean dauden gatazka garrantzitsuak agertuko dituzte berriz.

Goizean zehar, Antoinuttin oinezkoak eta txirrindulariak elkartzeko deialdia dago, 12:00tan bizifestazio batean abiatzeko Iruñeko kaleetan barna. 8-80 Plataformak deitua, oinezkoak, txirrindulariak, gurpildun aulkietan mugitzen direnak, gurditxoetan mugitzen direnak eta autobusetan mugitzen direnak irudikatuta egonen dira. Aukera izanen dugu kotxeetan mugitzen ez direnen garrantzia ikusteko eta, behingoz, haiek protagonista izateko. Gu protagonista izateko. Udalak eta Mankomunitateak eman nahi ez digun garrantzia islatu eta hertsiki eskatzeko.

Arratsaldean berriz Elhadji Ndiayeren heriotza argitzeko manifestaldia deitu dute Senegaldar komunitateak eta hiriko hainbat taldek. Polizia nazionalaren komisarian hil bazen ere, haren arduraduna de Carmen Albak ez du azaldu zer gertatu zen.

Manifestaldiek elkarrekin harremanik ez dutela dirudien arren, hiri eredu baten ondorio dira biak, bizi eredu batena. Bizia handiena den hirietan kotxeek ez dituztelako oinezkoak harrapatzen eta hiltzen, aurten Iruñean bitan gertatu den bezala. Bizia handiena den hirietan poliziak ere ez lukeelako zilegi ikusiko norbait kalea hiltzea, hemen gertatu den bezala.

Erabaki politiko txiki eta handiak bizia eta pertsonei zor zaien errespetuaren irudi ala itzal direlako, biziak beti handiena izan behar luke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!