Orain konfluentziari bai!

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2016ko api. 27a, 13:43

Arraroak dira alderdiek egiten dituzten mugimenduak hauteskunde kanpaina bat gertu dagoenean eta kalkulagailu edo bozken intentzioa ager dezakeen ikerketa soziopolitiko bat ondoan daukatenean.

Madrilgo Kongresurako hauteskundeak errepikatuko direlako ziurtasuna dugun egun hauetan hori gertatu baita.

Alderdietako buruek erabaki dute duela hilabete batzuk gizarte zibileko pertsonek eskatu zutena: konfluentzia prozesu bat egitea. Baina kasu! Alderantzizko prozesu eta zentzuan.

Udazken hasieran konfluentziaren aldeko lan talde potoloa sortu zen Iruñean. Bertan gizarte zibileko pertsonek bultzatua alderdiak deitu ziren Nafarroatik izen bakarrean aurkezteko hauteskundetan. Prozesua behetik egin zen, modu gardenean, demokratikoki eta zabalik.

Bilduk izan ezik, bertan parte hartu zuten alderdiek ez zuten zintzoki eta eskuzabaltasunez jokatu eta bertan behera gelditu zen prozesua. Haien interesak baitzeuden elkarlana baina lehenago. Lan handiko hilabeteak zakarrontzira bota ziren. Jendeak egindako lanarekiko errespetua alfonbra azpira joan zen.

Baina hauteskundeak heldu ziren eta haien emaitzak ere.

Eta hona hemen gaurkoa: bi konfluentzia aurkeztuko dira Nafarroatik bata Geroa bai eta Bildurena eta bestea Podemos eta IU-rena. Biak alderdien buruek adostuak, demokrazia eta gardentasunik gabe eginak, zenbakiei begira.

Politika zaharraren adierazle argiak. Ezerezaren haziak biak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!