Hau al da zuen bakea?

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2016ko mar. 2a, 13:14

...Hala zioen aste honetan Calais-en dagoen etorkin eta errefuxiatuen kanpamentua hustu eta erraustean, bertako biztanle batek esku artean zuen kartelak. Delako mehatxua gauzatu da azkenean eta pala mekanikoak kanpamendura sartu eta milaka pertsonenak ziren etxeak bota dituzte.

Calaisen gertatu dena Europa ekialdean Siriatik datozen errefuxiatuekin gertatzen denaren hurrengo pausua da. Dena da xenofobia berdinaren ondorio, bi egoerak tamaina berdineko harresiek inguratzen dituzte, bertan dauden pertsonek Europako aginteengan duten interes hutsa antzekoa da. Finean bi egoerak interes ekonomiko eta politiko berberek sortu dituzte.

Ez da berria Europan eskuindar joera duten alderdien garaipena eta eskuindar baloreen zabalpena. Berri hauek guztiak ohiko hedabideetan zabaltzeko duten erraztasuna kontuan izanda, ez da harritzekoa Santa María la Real auzoko biztanle batzuei entzundakoak, bertan dagoen errumaniar batzuen sasi etxeen kokapenaz.

Udalak firme eta tinko erantzun beharko luke xenofobiatik gertu dauden ahotsen aurka, hori guztien zabalpenaren erraztasuna ziurtaturik dagoelako gurean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!