Bat egiteko prozesua, aukera paregabea

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2015ko ira. 30a, 13:20

Une historiko trinkoa bizi dugu. Azkeneko urteetan imajina ezinak gauzatu dira hilabete gutxitan. Euskalerria irratiak lizentzia eskuratu du, aldaketarako asmoa duten udaletxe aunitz osatu dira, Nafarroako Gobernuko burua aldatu egin da eta hainbat lege ezberdinak garatzeko aukerak normalizaziorako bidea finkatuko dut. Ez dezagun pentsa bidea jorratuta dugula eta instituzioetatik dena ongi egiten ari dela, horregatik kritikarako bidea inoiz baino garrantzitsuagoa da.

Hala ere, eztabaidarako plaza berri bat irekitzen ari zaigu azken hilabeteetan: Espainiako Kongresurako zerrenda elkartua osatzea. Bildu, Podemos, Izquierda-Ezkerra, Aranzadi eta Equo barnean dauden hainbat pertsonek eta norbanakoek bultzatu dute proposamen hau. Aste zail eta eztabaida mikatzak gertatu omen dira. Baina Nafarroan eraldaketa gauzatu nahi dutenek ahots propioa izatea Espainian garai berrien azken ikurra litzateke.

Hiritar zerrenda, bermeak bilatuta, alderdien interesak alde batera uzten dituena, siglarik gabekoa, programa akordio sendo batean oinarritzen dena. Ez da beste ezer behar. Eta badirudi hala nahi dutela gehienek.

Aurrera pausua gertatzen ez bada beste hainbat hamarkada itxoin beharko ditugu ahots propio, kolektibo eta anitza osatzeko, eskuina eta kastaren interesak etxean uzten dituena. Handinahiak eta interes propio ñimiñoek haustu dezakete prozesu hau, estatuaren beste tokietan gertatu den bezala. Penagarria litzateke sekulako aniztasuna izan duen prozesua hala amaitzea.

Berehala ikusiko dugu emaitza...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!