Garai berri bati hasiera emateko gauza ezberdinak gertatu behar dira eraldaketaren sentsazioa izan dezagun. Alde batetik barne eta benetako aldaketak gertatzea komeni da; fase berria zentsuzkoa eta finkoa izan dadin. Estrukturari dagozkion antolakuntzak gauzatzea ezinbestekoa da, hamasei urte baino gehiago egon den gobernua aurretik izan bada. Eta azkenik sinbolismoari bere tokia ere eman behar zaio. Eraldaketa sakona badago baina horren itxurik ez badago, akabo!
Geroa Baik eta EH Bilduk erronka garrantzitsuak dituzte haien aurrean. Atzo Bianako Printzearen sariaren inguruan hasi zen eztabaida baina berehala, hala espero dugu behintzat, gai hau gure egunerokotasunea dauden hainbat gauzei zabalduko da. Izquierda-Ezkerrak datorren urtean erregeak saria ematen dutenak ez izatea eskatzen dute; minimoen artean, minimoa dirudi. Baina Uxue Barkosek lehentasuna ez dela esan du.
Keinuek bere biziko pisua dute, horiek baitira zentsu askoren edukien seinale. Ez baita gauza bera Sanferminetako prozesiora joatea edo ez joatea; edo galazko janzkera eramateko erabakia hartzea, edo elizak toki izatea egunerokotasun publikoan, edo alkateari legeak ematen dion boterea ez kentzea...
Keinuak aldaketa dira eta ezin da ulertu zergatik datozen gobernu berriek keinuen beldur diren. Edo benetazko aldaketaren beldur egonen dira?