Txirrindula hauteskunde kanpainan

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2015ko mai. 13a, 14:01

Zer dute amankomunean UPN-k, Bilduk, PP-k, Aranzadik, Podemos-ek eta Geroa Baik? Denek txirrindula erabili dutela hauteskundeetarako kanpainan. Gezurra dirudi horren ezbedinak direnak sinbolo berdina erabiltzea. Edo sinboloa modu ezberdinetan uler daiteke, edo norbait gezurretan ari da, edo denak berdina dira.

Txirrindula modan dago. Hipster, hippy edo progreen eredu da. Txirrindula askatasuna, autonomia edo osasuna adierazle da ere bai. Baita sistemaren baloren askoren aurkari, kotxearen arerio da errepidean eta petroleoa kontsumitzearen aurkako alternatibetako bat, horregatik bizi jasangarriagoaren ikur bihurtu zaigu. Eta egia da hau guztia, txirrindula sentsazio askatzaileen iturri delako. Zaila egiten zait beste gauzaren batean pentsatzea txirrindula gainera igotzen naizenean.

Baina sinboloa dugu orain aztergai eta ardura, ezin delako ulertu UPNren mezuek asmo hau izatea. Gobernuan egon den urtetan ez baitu aurrera eraman horrelako asmoa duen neurri bakar bat ere. Honek ez du esan nahi gainontzekoek onik eginen dutela. Ikusiko aldaketaren giltza izan nahi duten horiek gidari aunitzen aurka joan nahi duten udalera heltzean.

Egi bakar eta borobila da txirrindula eredu izan dezakeen hiria sortuz gero benetazko eraldaketa izanen genukeela geure bizitza, gorputz, harreman eta inguruan. Kotxearen inguruan sortutako balore eta interes handien aurka egin beharko litzateke, noski, ez dago konflikto gabeko eraldaketarik, baina gizarte bezala izanen genukeen aurrerapausua urteetakoa litzateke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!