Hiru, bi, bat... Kanpaina hasi da!

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2015ko mar. 20a, 11:26

Maiatzaren 24rako bi hilabete baino gehiago falta direnean hauteskunde kanpainari hasiera eman zaio. Alderdi batzuek arloka antolatutako eztabaidekin hasi dira, besteak komunikabideetan haien problemak bideratzen, besteak publizitatearei eutsi diote edo pertsona ezagunak bilatu dituzte han hemenka agertzeko.

Kastakoa izan ez den alderdi bakar batek esan ez duena da eraldaketarako konpromisoari nola eutsiko dion. Eta horixe da benetako afera. Nola gauzatu hauteskunde aurreko konpromiso kolektiboak maiatzaren 25etitk aurrera garatu ahal izateko?

Lan hori egin nahian dabiltza Aldaketa sozialaren aldeko batzarrekoek. Bi urte baino gehiago daramatzate herri honetan oso zaila dena egin nahian: oposizioan egon diren alderdiak elkartu, eztabaida, elkarrizketa eta adostasuna sortu. Horretarako lau mahai inguru antolatu dituzte udazkenetik. Joan den astean azkenekoa izan zen erabakitzeko eskubidearen inguruan.

Datorren astean, ordea, benetako txanpari eutsiko diote: martxoaren 25ean konpromisoa hartu dituztenak elkartu eta prentsaurrekoa eginen dute. Hori izanen da aldaketarako abiapuntuetako bat. Aldaketarako asanbladak alderdiei eman dien duintasuna benetazkoa den ikusiko dugu orduan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!