Hainbeste urtez eskuinaren menpe egon ondoren, aldaketa politikoa beharrezkoa eta egingarria da. Jendearekin eta jendearentzat egindako aldaketa, desberdintasunari, prekarietateari eta pobreziari aurre egiteko, jendarteko gehienen beharrak defendatzeko eta ez pribilegiatu gutxi batzuen interesak. UPNko Gobernuak huts egin du, alderdi-bitasunak porrot egin du. Jendarteko gaien garaia da, konpromisoa jendearekin duen ezker fidagarriaren garaia; bat egite eta elkarbizitza garaia. Izquierda-Ezkerrak orain arte egin duen ibilbidearen, bere koherentziaren eta bere proposamen politikoaren bermeak ditu. Nafarroan eman ezazu botoa, erabateko lehentasuna emateko jendearen arazoak konponduko dituzten gizarte politikei eta anitzen arteko elkarbizitza integratzaileari. Nafarroan eman botoa ezker irmoen eta fidagarrienari. Esaten duena egiten duenari.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.