Errepublika etorkizuna da

Erabiltzailearen aurpegia Izquierda Ezkerra 2015ko api. 14a, 17:12

Edurne Eginok, Izquierda-Ezkerraren ekitaldi errepublikarzalean eginiko agurra

Berriro gaurko egunean, apirilak 14a ospatzen dugu. Hainbat eta hainbat jendek gazi –gozoz betetako emozioez ospatzen dugun Errepublika eguna.

Gozoz, II Errepublikak gizarteari ekarritako aurrerakuntzak oroitzen ditugunean. Orduan ilusioz beterik egindako lan astunak, emaitza ederrak eman zituzten, askatasunen arloan, emakumeen eskubideetan, hezkuntza publikoaren garapenean eta abar eta abar.

Gaziz, garai eder hura suntsitu zutenek hainbat eta hainbat familietan sortutako mina eta atsekabeak, gehiegi iraun dutelako. Urte luze asko pasa ditugu isilean, beldurtuta, baina ez ditugu ahaztu.

Gure senideen hilketak, haien egia, gertatutako guztien egia aztertzen eta azaltzen jarraituko dugu.  Haien eta gure duintasuna, guztien gainetik. Belaunaldi berriak guregana lotzen.

Gertatu zena, inoiz berriro gertatu ez den.

Hirugarren Errepublika eskatzen dugunok, oroimen horren ardatzetik eskatzen dugu.  Baita ere, beharrezkoa dugulako, berriro gaur egun, gizartean berdintasuna lortzeko mugimendu zabal eta elkarlanekoa.

Denentzako ongi izatea lortuko duena. Giza eskubideak errotik errespetatuko duen gizarte emankorra eraikiko duena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!