PATRICIA ABAD IZANEN DA ANTSOAINGO UDALERAKO IZQUIERDA-EZKERRAKO ZERRENDA-BURUA
Nafarroako Ezker Batuko kide Carlos Jimenezek lagunduko dio
Patricia Abad, 42 urteko Batzarreko kidea eta Carlos Jimenez izanen dira Antsoaingo udalerako Izquierda-Ezkerrako zerrendaren buruan joanen direnak.
Koalizioa berritura, Batzarrek eta Nafarroako Ezker Batuak ezkerreko indarrak batzearen alde eginen dute Antsoainen.
Izquierda-Ezkerraren ustez, “azken legealdi honetan udalean izandako lan esperientziak aberastu eta indartu egin du ezker ireki, solidario, askotariko eta parte-hartzaile hau, Izquierda-Ezkerra, alegia. Horregatik, berriz ere elkarrekin aritu nahi dugu. Bagenekien eta esperientziak hala erakutsi digu, badela udal politika egiteko bestelako modurik. Eguneroko lanean sinesten dugu guk, lan zintzoan eta gure herrian ageri diren sentsibilitate guztiei irekita dagoen lanean”.
Prentsa ohar baten bidez azaldu duten gisa “Izquierda-Ezkerrakook demokrazia erradikal eta erabatekoaren alde eginen dugu lan Antsoainen, interes alderdikoietatik urrun, herritarrak hartuta udal ekinbide guztien xede. Jendearengandik eta jendearentzat. Horretarako jendearen parte hartzea bultzatu nahi dugu bere hedadurarik gorenean, gure lan ildoen diseinuetan hasi eta egindako kudeaketaren erabateko gardentasuna agertuz; horregatik zabalik ditugu ateak gure karrika eta plazetan sortzen diren auzi guztientzat. Jende guztia animatu nahi dugu gure programa egiten lagun diezagun proposamen konkretuen bidez”.
Zerrenda buruaren datuak:
Patricia Abad Encinas (Madril 1973) Botikaria eta arte eszenikoetan diplomaduna. Batzarreko kidea. Hainbat boluntariotza proiektutan aritua da osasun arloan, trebetasun sozialenean eta arte eszenikoenean. Egun Accion en Red GKEren laguntzaile da eta Txinparta-Fuerte San Cristóbal Red de memoria colectiva taldearena ere bai.
Carlos Jimenez Sarasa:
30 urte, elektrizitatean tituluduna, igogailuen mantentze lanetan teknikaria, herriko hainbat kirol elkartetako laguntzaile, Charco peñako bazkide eta Nafarroako Ezker Batuko militantea.