Primarioak

Erabiltzailearen aurpegia Izquierda Ezkerra 2015ko ots. 11a, 11:01

Aldaketarako Izquierda-Ezkerra-ren hauteskunde primarioak

Aldaketarako Izquierda-Ezkerra (n)-ren hauteskunde primarioak

 

Izquierda-Ezkerra (n)-k erabaki du hauteskunde primarioak bultzatzea Foru Parlamentuan gu ordezkatuko gaituzten pertsonak  hautatzeko eta horrela erabaki duten zenbait Udaletan (Iruñekoa, Tuterakoa, etab.).

       

Batzarrek, beste zenbaitetan, bere bazkideek eta zaleek egindako bozketa zuzenera jo dugarrantzi handiko gaietan edota zenbait kargutarako pertsona bat baino gehiago zegoenean.

           

Izquierda-Ezkerra (n)-n pentsatu dugu orain dela egiteko unea, kargu horiek hautatzeko parte hartze handia izatea positiboa iruditzen baitzaigu. Beste arrazoi bat ere bada, gizartean aldaketa ematen ari dela herritarren aldetik parte-hartze zabalagoa eta handiagoa izateko. Eta hauxe jaso beharra dagoela iruditzen zaigu.

 

Era berean, ditugun zenbait kezka ongi moldatzea da asmoa.

 

Bozketa zabaltzea nahi dugu Izquierda-Ezkerra (n)-ko zaleek parte har dezaten; honengatik, errolda bat prestatuko dugu parte hartu nahi duten guztiekin.

           

Gure koalizioak duen pluraltasuna eta gutxiengoak errespetatu nahi ditugu; horregatik, bozka emateko modu neketsuagoa ezarri dugu, gehiengoak bere hautagaiak ezarriko dituela ekidin ahal izateko.

           

Lehia garbia nahi dugu, baldintza beretan, etorkizunerako zauririk utzi gabe; hauxe da, hain zuzen ere, primarioek duten alde negatiboetako bat: lehiaketaren ondoren, nahigabeak gelditzea.

           

Eta gai garrantzitsuetan, zaleentzako informaziorako, eztabaidarako eta erabakiak hartzeko bideak ere ireki nahian gabiltza; esaterako, aldaketa argiaren aldekoak gara; hori bai, Nafarroaren etorkizuneko gobernua eratzeari buruzko kontsulta eginda (lagundu behar dugun ala ez, helburu jakin eta zehatz batzuen arabera; gobernu horren partaide izan behar dugun ala ez; etab.). Alegia, Izquierda-Ezkerra (n)-ren izenean instituzioetan ordezkaritza karguak dituzten pertsonen eta hautesleriaren artean, komunikazioa hobetzeko garaia ireki nahi dugu.Horregatik, primarioetan modu aktiboan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, prestatzen ari garen erroldan izena ematera, Izquierda-Ezkerra (n)-ren ideiekin bat datozen zaleen izenak ere ematera; eta ondoren parte hartzera, komunikazio egokia egon dadin eta gure koalizioak proposamen aberatsagoak egin ditzan. Hau guztia, www.batzarre.org gure Web orrian egin dezakezu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!