Etxebizitzaren arazo irekia

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Ezeolaza 2026ko apirilaren 14a

Gure garaiko arazo handienetako bat etxebizitzarena da. Baina ez dirudi epe laburrean konponduko denik. Agian hori ezinezkoa da horrelako gai batean, baina kontua da hamar urte igaro direla UPNk gobernatzen ez duenetik, eta ez dirudi arazoa hobera joan denik.

Ez dago konponbide errazik, baina neurri batzuk planteatu daitezkeela uste dut.

Gehiago eraikitzeak ez du esan nahi etxebizitza eskuratzea errazagoa izango denik, espekulatzaileek metatzeko joera dutelako; horregatik, neurri osagarriak onartu behar dira. Hamar etxebizitza baino gehiago izatea ekonomikoki erakargarria ez izatea lortu behar dugu neurri fiskalekin. Agian hortik hasten bagara gauzak hobetu ahal izango ditugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!