Manuel Alejandro Hidalgo ekonomialariak, ikasturtearen hasieran, "Zer moduz ikusten duzue ekonomia?" galdetzen die urtero ikasleei. Iaz, 45 ikasletik 43k erantzun zuten ekonomia gaizki ikusten zutela, baina haiei pertsonalki nola joaten zitzaien galdetu zienean, gehienek esan zuten ondo zegoela.
Agian ideologiarik okerrena hondamendiaren ideologia da, demokraziak etorkizuna izateko itxaropena behar baitu. Dena gaizki doala eta ezerk ez duela funtzionatzen dioen sentsazio sozialean hazten dira ideiarik okerrenak. Algoritmoaren denborak hausnarketaren garaia ordezten duenean, buloko enpresariak agertzen dira.
Sinesgabetasuna demokrazia ahul baten ataria da, konfiantza hori hausteak indibidualismorik indartsuenera garamatzalako. Horregatik, itxaropena berreraiki behar dugu, eta konfiantza izan behar dugu berriro: mezulariarengan, erakundeengan...