Migrazio-politikan, integrazioaren aldeko apustua uste moraletik abiatzen da, baina beste aukera batzuk baino eraginkorragoa delako ustetik ere sortzen da. Immigrazioaren elkarrekintza positiboak Espainiako hazkunde ekonomikoaren % 80 azaltzen du. Europako Banku Zentralaren arabera, Europak zahartze progresiboaren aurrean duen atonia ekonomikoa immigrazioaren ekarpenarekin konpentsatzen da.
Bartzelonako Unibertsitatearen azterlan batek inoren kargura ez dauden adingabe etorkinen laneratzea ona dela adierazten du. Zehazki, familiarik gabeko gazte horien % 64k lan egiten du.
Nafarrora azken hamar urteetan 40.000 atzerritar iritsi dira. Eta, aldi berean, pertsona horien langabezi tasa erdira jaitsi da. Hau da, Nafarroako lan-merkatuak zailtasunik gabe langile horiek integratzen ari du.
Izan ditzagun hiru datu horiek kontuan kanpotik konfiantzarik gabe datorrenari begiratzeko tentazioa dugunean, integrazioa gutxiespena baino hobea baita haientzat eta guretzat.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!