Etxebizitza: espekulazioa eta beharraren artean

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Ezeolaza 2024ko urr. 15a, 19:35

Aspalditik etxebizitza eskuratzea arazo handia izan da, baina azken boladan arazo horrek okerrera egin du.


Nafarroan ez dago presio turistiko handirik, beste erkidego batzuetan bezala, eta arazo nagusia etxebizitza babestuetako eskaintzaren eta eskariaren arteko aldea da. 14.000 pertsonak eskatu dute etxebizitza babestua, eta eskaintza ez da iristen 2023 urtena 400 etxebizitza babestuetara ere.


Nafarroan, gainera, etxebizitza babestu bat deskalifikatzeko erregimena aldatu zen iaz. Lehen, hamar urte, hogei edo hogeita hamar pasatuz gero, prezio librean sal zitezkeen. Horrek, historikoki, inbertsio publikoarekiko espekulazioa ahalbidetu du. Nafarroan azken berrogei urteetan 50.000 etxebizita publiko egin badira ere, 20.000 baino ez dute babesa mantentzen.


Etxebizitzaren eskuragarritasuna hobetzeko neurriak argi daude, argitasuna eta ausardia baino ez dira behar. Ea gobernuak horretarako gai diren.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!