Ongi etorri gurera

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Ezeolaza 2019ko mar. 7a, 12:50

Errefuxiatu eta etorkinak hauteskunde kanpainaren ardatza bilakatuko direlaren susmoa dut. Eskuin politikoa hemengoen beldurrak eta aurreiritziak gogor bizkortu egiten dituzte. Hori larritzekoa da bai, baina, kezkatzen nauena aurrerakoi askok diskurtso hori bera barneratu dutela.

Azkeneko asteetan facebook-eko bost lagun digital kanporatu ditut etorkinen eta errefuxiatuen kontrako mezuak jartzeagatik. Ikaragarria da jendeak mezu horiek sinisteko duen erraztasuna. Laguntza sozialak etorkinek jasotzen dituztela mito bat dela argi dugu, bai baina mezu hauen kontrako borroka egunerokoa da, koadrilan, familian, edota lanean adi egon behar gara, bestenaz eskuinaren mezuak, mitoak eta ezberdinen kontrako mesprezuak irabaziko du

Aurreiritziak hausteko momentua heldu dela uste dut. Gure bizitza eredua arriskuan jartzen duena intolerantzia da, eta ez kanpotik datorrena. Berdintasunaren utopiari heldu beharko diogu, guk ere merezi dugulako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!