Tortura errealitate bat da, bidegabeko sententziak ere bai. Aste honetan ETBk egindako torturari buruzko dokumentala, berriz ere, tratu txarren errealitatea begi bistan jarri du.
Amnistia Internazionalak esaten ohi du, tratu txarrak kolektibo konkretu batzuen kontra maiz gertatzen direla, adibidez etorkinen aurka. Eta badakigu ezker abertzaleko militanteak direnen kontra askotan ere erabili dela, dauden testigantza pertsonal hunkigarriak agerian usten duten bezala.
Berriz ere jakin izan dugu, epaitua izan den talde baten oinarrizko eskubideak errespetatu ez zirela, berriz ere Europak esan du. Baina zenbatetan hori gertatu da?. Gaur Bateragune, atzo Egunkaria. Tira bidegabekeriak demokraziaren minbiziak dira, eta hori konstituzioaren defendatzaile amorratuek barneratu behar dute, behingoz.