Euskadiko gobernuan Jeltzaleen marketing politikoa kritikatzen dutenek, euskal oasiaren kontzeptua modu ironikoan erabiltzen dute, zenbakien errealitatea eta jendearena kontrajarriz. Nafarroan ere, horrelakoak egin beharko ditugu.
Egia da Nafarroak langabezi gutxien duen erkidegoa dela, baina egia da ere lan istripuen datuak kontuan hartuz, urtez urte Nafarroan izandako gorakada estatuan ematen dena baino handiagoa dela.
Egiten diren kontratu berrietatik %30a ETT-en bidez egiten da. Sinatu diren kontratu gehienak 7 egunerako dira bakarrik. Hemengo emakumeek gizonek baino 8.000 euro gutxiago kobratzen dute.
Adi beraz, marketing politikoaren bidean ez gaitezen ito ur gutxiko oasian.