#ezetzaezetzada

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Ezeolaza 2018ko eka. 14a, 13:23

Kanpotarrak erru guztien zakarrontzia bihurtzen dira askotan. Aste honetan san ferminetan ematen diren bortxaketa sexualen kontrako kartela jaso dut, eta errespetua eskatzeko, kanpotarrei zuzentzen die begirada. Gutxi gora behera kanpotik bazatoz, gurea errespetatu esaten du kartelak.

Baina zergatik portaera kaskarren ardura kanpotarrengan jarri?, ez du zentzurik batez ere Iruñean, urtean zehar, gertatzen dena aintzat hartzen badugu. Auzoko bestetan, hemengoak bakarrik gaudenean, bortxakeri sexistak ematen dira ere. Nagore Lafage erail zuena Iruñekoa da. Beraz zergatik ardura besteetan jarri?

Kanpoan arretaz jarriz, arazoa desbideratu egiten dugu, arazoa matxismoa delako eta ez kanpotarrak. Lokalismo hau arazoari erantzun zuzena emateko bide txarra da. Hemengoa idealizatu egiten duelako, oinarriko arazoa bestelakoa izanik.

Haurtzaroan ikastolarako bidean, Atarrabia eta Burlata artean zegoen pintada batean “andaluces kanpora” jartzen zuen, lehen ez nuen horren esanahia ulertzen orain heldutasunean…ere ez.

#ezetzaezetzada hori bai kanpaina itzela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!