Martxoaren 8an

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Ezeolaza 2018ko ots. 22a, 11:13

Martxoaren 8an ez dut greba eginen emakumeen eskubideak, bakarrik, defendatzeko. Nire alde dauden argudioengatik ere eginen dut greba, bestelako maskulinitateak eraikitzeko, gizonaren izaera anitza delako, genero ezberdintasunean oinarritzen den gizartea gustukoa ez dudalako. Ez dut bakarrik nire amaren, nire ahizparen edota nire neska lagunaren eskubideen alde egingo, nire eskubideak ere defendatuko ditut, berdintasunarena ere nire borroka delako.

Emakumeak, emakume izateagatik nirea baino espaloi txikiagotik irteten direlako. Emakumeek gutxiago kobratzen dute prekarietatea gehiago sufritzen dutelako. Emakumeek egiten dituzten lanei ez diegu balio soziala ematen, eta normalean gutxiago kobratzen diren lanbideak direlako. Kristalaren topeak emakumeen bataz besteko soldata gutxitzen du eta lan merkatuak emakumea zigortzen du.

Horregatik, ez dut nahi nire izenean, gizonen izenean, ezberdintasunean oinarritutako sistema hau mantentzea, ez nire izenean, inondik inora.

Camino Oscoz, Julia Alvarez eta Rosaura López bezalako aitzindariak memorian gordeta izanen ditugu aurtengo martxoaren 8an, horien izenean bai, horien izenean kalera irtengo naiz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!