Emakumeen zauriak

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Ezeolaza 2018ko ots. 8a, 12:09

Genero ezberdintasuna esparru anitzetan islatzen da. Baina, behar bada, lan munduan da ezberdintasun hori antzemateko leku errazena.

Ezberdintasuna soldatetan, langabezian, behin-behinekotasunean eta lanaldi partzialeko kontratuetan agertzen da. Langabeziari erreparatuz Nafarroan emakumeek gizonek baino 3,85 puntu gehiago dituzte. Egun gizonaren bataz besteko soldata 28.700 eurokoa da, emakumearena berriz 20.500 eurokoa, ikaragarria, emakumeak emakumea izateagatik 8.000 euro gutxiago kobratzen du.

Kontratu partzialak aintzat hartuta, egoera mingarria da ere. Gizonen %5ak kontratu partziala badute, emakumeen kasuan portzentaia %28koa da. Aldea 22 puntukoa da. Orokorrean, hamarretik zortzi emakumeek sinatutako kontratu partzialak dira.

Egoera honi aurre egiteko zenbait eragile sozialek, alderdi politikoek eta sindikatuek martxoaren 8rako bi orduko greba antolatu dugu.

Ohituak gauden moduan, deialdiak banatuak izango dira, baian leloa eta helburua berdina da, goazen orduan emakumeek pairatzen duten-duzuten ezberdintasun hauek saihestera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!