Pentsiodunak eta etxe kaleratzeak

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Ezeolaza 2017ko abe. 14a, 11:46

Asteartean La Milagrosa auzoan etxe kaleratze bat geratu zuten. Gertakari hauetan askotan errepikatzen den profila emakumearena da.

Krisia elite ekonomikoek sortu zuten, kapitalismo basati baten eraginez burbuila ugari lehertu ziren, beraiek errua izanda guk ordea faktura ordaindu behar izan dugu. Martha deitzen zen sistemak kaleratu nahi zuen emakumea, 45 urtekoa eta alarguna. Mugimendu sozialek babestu zuten sistemak kanporatutakoa. Eta hori da krisiaren ondorio garrantzitsuenetarikoa; gehiengo soziala, mugimendu sozialak, herria... batzen garenean sistemari hortzak erakusten diogu.

CCOO-ek argitaratutako txosten bati esker jakin genuen ere pentsiodunen egoera nolakoa den, ikaragarria: Nafarroan 56.000 pentsiodunek 700 euro baino gutxiago kobratzen dute, eta pentsioen %58a 1.000 euroetatik behera daude.

Emakumeak dira batez ere behin-behinekotasuna sufritzen dutenak, kontratu partzialen %80a emakumeek sinatutako kontratuak dira.

Hau guztia kontuan hartuz ez dezagun, mesedez, politikaren baso zabalean agenda sozialaren zuhaitza galdu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!