Batez ere talde gutxietsien kontra jo du krisiak. Horregatik begirada soziala indartu behar dugu, kalean, sindikatuan edota erakundeetan.
Lan munduan erabakitze eremua txikia den heinean, gure indarra ere txikia izanen da. Aberastasuna eta boterea esku gutxietan dago, horren ondorioz hemengo langileen arazoak beste herrialdeetako langileen arazoen antzekoak dira.
Kapitala, urruna eta esku gutxitan, bataila guztiak irabaziko ditu, gure ikuspuntua internazionala ez bada.
Egoera sozial jasangaitza bizi dugu, honekin batera zailtasun ekonomikoak ikaragarriak dira eta ustelkeriaz beteta dagoen gobernua pairatzen dugu.
Milaka pertsona bazterretan usten duen Europa zuhurraren aurrean, jendea eta eskubideen Europa behar dugu. Mugak itxi eta errefuxiatuak kanporatzen dituen Europaren aurrean, elkartasuna eta baloreen Europa nahi dut. Austeritatea eskatzen dizkiguten erakunde internazionalen aurrean, babes sozialerako gobernuak nahi ditut.
Gaia aldatuz eta amaitzeko, larunbatean, sekulako dilema izanen dugu edo Champion league-ko futbol partida ikusi edota nafarroako banderaren aldeko manifara joan, nik kasu hauetan beti argi daukat, Rockanrola.