Maiatzaren lehenean sindikatu guztiek kalea maitatzen dute. Pena da hori eguneroko lanean ahaztu izana.
Krisi garai honetan eskubiaren aizkorakada ikaragarria izan da, murrizketak bazterketa soziala areagotu du, pobrezia zabalagoa egin du eta gehiengo sozialaren bizi kaliteta kaltetu du.
Testuinguru horretan inoiz baino gehiago beharrezkoa da sindikatu, eragile sozial eta alderdi politiko aurrerakoi guztien batasuna. Etorkizunean jaio behar den gizartea jokoan dago. Alde batetik ondasuna esku gutzitan egotea eta maila sozialean gizartea hautsita egotea edota berdintasuna, duintasuna eta elkartasunean oinarritutako gizartea izatea.
Gazteriak pairatzen duen prekaritate laborala larria da, batez ere etorkizuneko proiektu pertsonalak suntsitzen dituelako eta pobrezia areagotzen duelako. Enpresarien etekinak gora egin badute, langileen soldatak ere gora egin behako dute.
Zera guztion eskuetan dago orain arte irabazitako eskubide laboralak mantentzea. Guztion eskuetan bai.