Ilusioaz beteriko lana zen aldaketarena, ez genuen ez helburu makala; eskuin politiko eta sozialaren baloreak eta ideologiari bira ematea.
Horretarako, batzuk, aldatzen gaituen aldaketa planteatu genuen. Benetako elkarbizitza sustatuz. Herri honek pairatu duen ETAren terrorismoa gaindituz, biolentzia polizialaren biktimen memoria argira ateraz, eta bestelako hizkuntz politika bultzatuz.
Neurri sozialak ziren urgentziazkoak, eta bide horretan lan eta lan ibili gara. Etxe kaleratzeak geratuz, oinarrizko errenta indartuz. Elite ekonomikoei ere hortzak erakutsi dizkiogu banka publikoaren proposamena martxan jarriz.
Hori dena, hegemonia ideologikoaren batailan gaudelako kontuan hartzen dugu. Bestelako baloreak izan behar dira gure gizartearen oinarri, hori izango bait da aldaketaren ekarpen interesgarriena.