Kanpokoak eta gu. Han eta hemen. Gurea ontasunaren isla, besteona makurkeriarena. Gure zilborra itsukeria bezain haundia denean gauza txarra.
Le pen, Trump, etorkiñak Grezian eta Frantzian, Maroto, oinarrizko errenta, komilsaldegian Elhadji hila, eta guk?, noizbait kanpokoa izateagatik norbait iraindu dugu?. Txikitan egunero ikusten nuen Atarrabia eta Burlataren harteko mugan pintada bat "andaluces kanpora" jartzen zuena. Txikitan ez nuen ulertzen aldarrikapen horren zergatia, orain bai, ongi ulertzen da. Beti kanpotarrak gure erruen diana.
Noizbait ezberdinak direnak ongi tratatuko ditugu?, ez dakit baina aurreiritziak hausteko momentua heldu dela uste dut. Gure bizitza eredua arriskuan jartzen duena intolerantzia da, eta ez kanpotik datorrena. Berdintasunaren utopía heldu beharko da, guk ere merezi dugulako.