Ikasturte amaiera dela eta, agur esan beharko diogu editorial ttipi honi. Plazer izugarria izan da, Euskalerria irratiko plaza honetan azaltzea.
Baina agurrak hauteskunde kutsua izan behar du, romantizismoa bertan behera uzteko arriskuarekin.
Krisiaren hasieratik gure gizartea mobilizatu egin da bere eskubideen defentsan, eta horrek duen garrantzia emateko garaia iritsi da.
Badakigu ez gaudela mundu honetan honela bizitzera zigorturik, alda dezakegula. Murrizketak, austeritatea, soldata baxuak, Bruselaren aginduak, ezberdintasuna... ez dira gauzen berezko ordena.
Herrialde hau, goizero lanerako jaikitzen garen milioika lagunek eraikitzen dugu, gure lanaren eta nekeen bitartez, gure ideien, eskaeren eta duintasun gogoaren bidez.
Aurrera ezker soziala, aurrera alternatibak eraikitzen dituztenak.