Sinboloen legea izango da hurrengo helmuga eta ongi egin beharko dugu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Ezeolaza 2016ko mar. 17a, 12:01

Identitate arazoen aurrean gehiengoaren arauak zerbaitetarako balio du:
gehiengoaren irtzia ezagutzeko, esparru orokorraren definizio ñabartua, zen-
bait arauketetarako erreferentzi nagusia. Oker dago, ordea, honela dena kon-
ponduta dagoela uste duena. Alderantziz. Gutxiengoan dagoen komunitate-
identitatea aldatu ordez errezeloa handitu egiten da. Honexegatik, gehiengo
eta gutxiengoaren gogoak ondoenik asetu, alderdien bizikidetza ona lortu
eta konfidantza giroa sortarazten duen ikuspuntua hartzea komeni da. Logi-
koki, honek errealitate konplexuari aurre egingo dioten bide anizkun eta zai-
lak hartzeko eskatzen du; baita, gehiengoaren arauan oinarriturik, itxurazko
erreztasun eta sinplifikaziotik ihes egin eta praktikara eramangaitzagoak
diren beste bide ba-tzuk hartzeko ere. Halaber, gatazka-errealitatearen era-
gozpenak zuzen banatzeko ere eskatzen du. Hauxe da nolabaiteko liskarre-
an bizi den gizarte anitz honentzako planteamendurik egokiena; demokra-
ziaren adierarik heldu eta sakonenari ondoen egokitzen dena da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!