Gu eta haiek

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Ezeolaza 2015ko aza. 26a, 13:36

Hauteskundeak, erakusketa polemikoak baino garrantzitsuagok dira. Horregatik honi buruz hitz egingo dut gaurkoan.
Abenduan hauteskunde orokorrak izango ditugu, eta beraietan gure etorkizuna dugu jokoan, datozen lau urteetakoa eta etorkizuneko belaunaldiena ere bai.
Bi alderdiko sistemak bere nagusitasuna berritzen badu, azkeneko urteetan gehiengo sozialari eragin zaizkion atzerakada sozial eta demokratikoak sendotu eta bizkortu egingo ditu.
Milaka familia bota dituzte beren etxeetatik eta milioika pertsona kondenatu bizimodu eskasa izatera, eta bitartean, agintariek nahiago izan dute beste aldera begiratu. Bi ereduren artean aukeratu beharra dago: haiena, bihozgabetasun eta diruzalekeriarena, eta gurea, ezker sozial eta eraldatzailea, gehienon bizitza hobetzeko buru belarri lan egiten duena.
Gure botoa behar-beharrezkoa da, jendeari laguntza eman ordez, eta jende hori alde batera utzita, bankuei ematea nahiago izan dutenei ordaina eskatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!