Zintzotasuna

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Ezeolaza 2015ko aza. 12a, 12:19

Lehengo egunean Manuela Carmenari Donostian gertatutakoak ez nau harritzen. Kortxoenearen hustutze eta eraisketari buruz bere iritzia eman ondoren, norbaitek "si pudiera te escupiría" esan zion haserre batean.

Esan bezala, ez nau harritzen. Askotan ikusi ditugu horrelakoak. "Por qué no te callas" famatu hura, egunkarien web-guneetan egiten diren komentarioak eta abar gogora etorri zaizkit.

Politika azken aldian espektakulu bilakatzen ari dela nabaria da baina horretaz gain badago beste zer esanik kasu honi buruz.

Badirudi, politikarien karikaturizazioan gehiegi jauzi garela. Ez dugu ahaztu behar politikan denok eragiten dugula modu batean edo bestean eta botere handia dutenei erantzukizuna eta zintzotasuna eskatu behar diegula, beti ere guretzako eskatzen dugun errespetu berarekin.

Tamalez, ahoa irekitzeko edo teklatua sakatzeko garaian, besteei eskatzen diegun zintzotasuna, guretzako ez dugu beharrezkoa ikusten, eta horren adibidea da lehengo egunean gertatutakoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!