Etsaiak

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Ezeolaza 2015ko urr. 29a, 12:46

“Gu eta haiek. Azken finean, gizaki arruntak besterik ez gara denak.” Esaten zuen Roger Waters-ek “Us and them” izeneko bere kanta ospetsuan.
Hitz hauek burura etorri zaizkit azken aldian, politika gaiak hizpide, etsai hitza besteen proiektu edo aukera politikoez mintzatzeko behin baino gehiagotan entzun ondoren.
Guk bezala pentsatzen ez dutenak, hau da, besteak, etsai gisa ikusteak ondorio latzak dituela erakutsi digu historiak askotan. Modu berean, besteen ideiak etsaitzat hartzeak, gerra psikologiko batetara eramaten gaitu.
Utz ditzagun beraz honelako hitzak alde batera besteez aritzerakoan, eta bide batez, saia gaitezen gu horren ateak besteei zabaltzen ere. Bakoitzak bere erritmoan, baina saia gaitezen. Etorkizunean elkarri eskertuko diogula uste dut.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!