Welcome

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Ezeolaza 2015ko urr. 15a, 13:24

Etorkinak, errefuxiatuak eta etxe kaleratzeak pairatutakoak, guztiek behar dute gure elkartasuna eta laguntza. Oreka mantendu behar dugu, bapateko beharrak konpontzen ditugun bitartean pedagogia egitea garrantzitsua da, azkenekoa azkenaurrekoarekin ez lehiatzeko.


Zortez, hemen ez dugu ultra eskuindar alderdi politikorik, Polonian edota Hungarian ez bezala. Zortez, Marotoren salbuespenarekin, agintariak ez dute bazterketa sozialaren inguruan populismoa areagotzen normalean. Zortez elkartasunezko sarea zabala eta indartsua da Nafarroan. Aldaketaren gobernuak bizkor mugitu dira, mugimendu sozialekin batera bileretara deituz.


Horregatik errefuxiatuei ahal dugun harrera zintzoena egin behar diegu. Welcome refugees, welcome elkartasuna, welcome bestelako Europari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!