Gurea gizarte anitza da, sentimendu identitario askok osatzen dute gure lurraren mapa. Kasu hauetan identitate eta erlijio kontuetan gehiengoaren araua bakarrik ezin da aplikatu, beraz bai edo ez galdetuko duen kontsulta ez da izanen inoiz gure arazoen konponbidea.
Espainiar konstituzionalisten burugogortasuna nekagarria da bai, eta horregatik bestelako akordioak behar ditugu.
Baina ez da hau ni administrazioen arteko gatazka bat, independentistak deskribatzen duten bezala, batez ere Katalunian edota Euskal Herrian, ez dagoelako identitate bakar bat, iritzi bakarra edota ikuspuntu amankomuna. Anitzak bagara, lehenago gure artean, gure gizartean, konpondu beharko ditugu elkarbizitzan ematen diren tira-birak, beste administrazio bati kulpak bota aurretik, benetan gure gizartearen elkarbizitzaren eredua hobetu nahi badugu.