Amestutako aldaketa politikoa heldu da, bai, baina imaginatutakoa errealitate bilakatu behar dugu, kurtso honetan hori da gako garrantzitsuena.
Aldaketaren lau alderdiok oposizioa egiteko masterra daukagu. Orain, gobernua indartzeko, kontsensurako gure gaitasuna zorroztu behar dugu. Senadore autonomikoaren kontura gaizki hasi gara. Aldaketaren ipar orratza zuzentzeko tokia badago, baina egin beharreko irakurketa argi dago: bakoitzaren muskulu politikoaren indartzea, guztion aldaketaren gorputza ahultzea dakar. Poesiarako tarterik ez dagola esaten dute politikari askok, baina metafora ulertzea erraza da. Askotan, politika zaharra atera jotzen duelako.
Lau urte eta mila eztabaida ditugu entrenatzeko, aldaketa egun bakarreko gauza ez delako.