Garai nahasietan bizi garela diogu. Errealitate baztertzailea, zapaltzailea eta injustuaren aurrean beste mundua bat sortzeko dagoen pentsamendu eta antolaketa falta bistan dira. Ustezko eraldatzaileen esanak eta, bereziki, praktikak kontraesankorrak dira. Gureak, ez besteenak. Hurbileko ekonomiaren alde izan eta Amazonen erosi, bizikidetza bultzatu eta apartamentu turistikoen plataformak erabili, askatzaileak omen eta besteen lan prekario probestu, prozesu parte hartzaileak abiatu besteak isil arazteko, frankistak datozela esan eta beraien jokaera autoritarioak praktikatu. Bihotz oneko lagun batek dio anbiguotasun ideologikoan itotzen garela.
Besteak beste, nagikeri intelektualak eta harrokeri pertsonalak amiltzen gaitu. Azterketa eta hausnarketa behar dira. Mari Luz Estebanek idatzi du “zaila da borrokatzea ulertzen ez den gaitzaren kontra”.