Helikopteroa teilatu gainean. Gaur bai eta bihar ere bai. Ezkontza despedidaren txaranga. Esku pilotaren turisten txilioak. Auskalo zein peñaren beste txaranga. Taberna batek, eta hurrengoak, eta hurrengoak sortzen duten zarata bezero ia guztiak kalean dituztela. Ordu txikitan beste auzoetara erretira egiten dituzten kuadrillen orro-kantuak. Kaleak garbitzeko mostruo zaratatsua aurrera eta atzera. INAPeko funtzionario askoren kotxe-lasterketa aparkalekuraino. Edonoiz, Osasuna Oe-Oe gorriz jantzitako erreplikanteen garrasiak. Oso-oso ospakizun herrikoiaren eta tradizionalaren buila. Eta guztien hondar inorganikoak, organikoak eta korporalak kale eta atarietan.
Bitartean zer? Aldaketaren porrota gertatu da. Eta? Alderdi eta erakunde galtzaileen erantzun eta balantzearen falta etsigarria da. Isiltasuna. Hamaikagarrenez.
Isiltasuna nahi dugunean kale, hitza behar dugunean kale ere.