Alde zaharreko paisaia aldatu da. Paretetan aurpegi handi, atsegin eta osasuntsuek agur-tzen gaituzte. Ez digute ezer ematen. Botere zatia eskatzen dute. Zer egiteko? Irudien azpian dituzten leloak irakurriz ...nork daki?. Ematen du arrakastaren bidean jarriko gaituztela. Edo ez. Bizitza aldatzeko promesa dute.
Laguntzeko asmoz, besterik gabe, hona hemen Marion Young filosofo amerikarrak, Giza Eskubideen alde eginez, berak azpimarratzen zituen bost zapalkuntza: langileen esplotazioa, identitatean oinarritutako bazterketa, politikan parte hartzeko mugak, inperialismo kulturala, familian eta gizartean dagoen bortizkeria.
Aurpegi akatsgabeak astean desagertuko dira eta bost akatsak, eta hamaika gehiago, jarraituko dute. Aurpegia egunero eman behar dugunaren seinale.