Monotematikoak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2019ko mai. 6a, 14:27

Konkistatzaileak, santuak, jakintsuak, militarrak edo kirolariak dira jendartearen eredua. Kale, eskola edo kultur etxeek beraien izena daramate. Dominak, omenaldiak, sariak eta plakak banatzen zaizkie jauregi eta plazetan.Testigantza zaharretan eta gaurko komunikabideetan horren berri ematen zaigu ustez imitagarriak direlakoan.
Ereduak ezagutuz, aldiz, miseria da agerian. Albert Einstein omenaldien aldareetan lekurik gorenena du: intelektual paregabea eta pertsonaia erabat popularra. Michele Besso, lagun-mina eta bera bezala zientifiko sortzailea, hil ondoren idatzi zuen: Michele humanista hutsa zen, espiritu unibertsal bat, gai guztietan interesa zeukan eta ez zuen inolako interesik jakintza monotematikoetan. Emaitzak monotematikoek bakarrik lortzen dituzte.
Albertek miretsi zuen Michelen gaitasuna bizitza armoniko eta duina izateko, berea kaotikoa eta mingarria zen bitartean. Nor dugu gogoan? Monotematikoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!