Liburuak eta politikariak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2019ko api. 29a, 13:41

Aurreko astean liburuaren eguna eta hauteskundeak izan ditugu. Biak lotzeko hamaika hari ditugu, mordoiloa egiteko edo oihala sortzeko. Mordoilogintzarako ohiko bideak jarraitzea dugu zuzenena, ongi ezagutzen diren topikoak errepikatuz, hau da, liburuak askatuko gaituzte eta politikak jendarte zoriontsua du helburu. Kalakaren azpian zer? Liburu eta politikari gehienak azalekoak edo, zuzenean, antzuak dira.
Dena dela, oihala egiteko hariak ditugu. Liburuen artean, adibidez, Katakrakekoek argitara eman dute Ian Brossaten “Airbnb”. Adibide bikaina hausnarketa eta goi mailako politika lotzeko Pariseko errealitatetik: hiriaren pribatizazioa, pisu turistikoak eta hiritarren aldeko politika zehatzak azaltzen dituelako.
Hau inbidia pasatu dudana gure metropoliko zinegotzi eta aholkulariak buruan. Ofeliak Hamleti gogoan, nik ere: Hau begion zoritxarra: ikusia nik ikusi, eta hauxe ikusi beharra!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!