Itsasgora eta itsasbehera

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2019ko api. 15a, 11:46

Oier Bartolomé surflari ezaguna egin da bi minutuko bideoaren egile delako. Zumaiako flysch geo-parkearen errealitatea erakutsi du. Itsasgoran ur-azala urdin, gris, zuri, berde zoragarria ezaguna dugu. Itsasbeheran, aldiz, harkaitzen artean plastikoa eta zaborraren geruza izugarria da.
Lehorreko Kantabriako parte honetan azal zoragarrian bukaerarik gabeko jaiak, artista arrakastatsuak, sukaldari izar, jatorra saldoak, kirolari aberatsak, baserri-jauregiak, luxuzko kontsumoa, turismo garestia eta paisaia singularrak ditugu. Eta itsasbeheran, zer  da agerian? Pobrezia, mozal legea, azpiegitura erraldoiak, kartzelak, gazteriaren etorkizuna, bakardadea, dominazioa.
Itsasoak egunero bitan egiten du gora eta behera. Lehorrean beti lurgoran bizi garela ematen du. Miseria ez da atsegina.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!