Lokatza

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2019ko mar. 25a, 14:32

Europan burua eta gorputza bereizi zenetik arrazionaltasun mota bati nagusitasuna eman zaio. Arrazoi hori norberaren bizitza eta jendartearena bideratzeko printzipioa omen da. Progresoa, kolonizazioa eta  errentagarritasuna konstelazio bereko kontzeptuak dira.
Ilusio horrek bere ahuldadea agerian uzten du egoera gogortzen denean. Konfrontazioa gordintzerakoan adierazpenaren bortizkeriak gora jotzen du. Akabo manera atseginak. Orduan dominazioaren borrokan hitza, keinua eta gorputza tresna dira. Alferrik diogu ideiak askatasunez eta errespetuz trukatzen ditugula. Edo eztabaida arrazionalak sustatzen ditugula. Komunikabide eta tabernetako eztabaidetan giroa gero eta gordinagoa, likatsuagoa, erasokorragoa izanen da. Edo lurperatzen da.
Goethek Mefistofelesen ezpainetan jartzen du: Ideiak falta direnean hitz egokia aurkitzen da beti. Hitzen bidez ongi eztabaidatzen da, hitzak erabiliz sistema bat eraikitzen da, hitzak fedeari lotuak dira eta hitzak eraginkorrak dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!