Galderak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2019ko mar. 11a, 12:33

Eraldaketa prozesu politikoetan galdera klasikoak dira: nor da etsaia?, nola definitu gutarrak?, norekin egin bidea?, nola egituratu boterea? Azken mendean eztabaida piztuko da, besteak beste, klase-borrokan, arrazakeriaren aurkakoan, deskolonizazioa gatazkan, gerra inperialistetan edo kultur zapalduen defentsan. Eta, jakina, borroka feministan.
Malcom X lider beltz ezagunak erail aurreko mitin batean zion “beltzen erakundeetan zurien presentzia hutsak ahulagoak bihurtzen ditu. Beltzak jabetu behar dira bakarrik lan egiteko gai direla (...) eta zurien konpainiak, hoberenena barne, kontzientzia sortzea atzera-tzen du”. Eta jarraitzen zuen “gutarrekin militatzen dugu, beltzek bakarrik erakutsiko diegu beltzei estutasunetik ateratzeko bidea. Bereiz lan eginez, zuriak eta beltzak, elkarrekin arituko gara”.
Martxoaren 8ko greba feministak aukera zabaldu du galdera deseroso klasikoak aktiba-tzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!