Bigarren munduko gerraostean kapitalismoa eta demokrazia eskutik zirela zioten mendebaldeko apologisten propagandak. Sobietar Batasunaren kolapsoarekin bigarrena kontzeptu kosmetikoa bihurtu da: demokraziaren ahulezia agerikoa da.
Ellen Meiksins historialariak idatzi du “demokraziaren mandatuak huts egiten du. Horrek uzten du bizitzaren eremu nagusienak eta gure bizitzaren eguneroko esperientzia, lanarena adibidez,demokraziaren praktikatik kanpo. Ikusteke dugu ekonomia bat autodeterminazio demokratikotik bideratua, dominaziotik, xahubidetik eta ondasun pilaketatik libre.”
Astean jakin dugu IBEXeko exekutiboek batezbesteko soldata baino 132 bider kobratzen dutela edo enpresetan dituzten soldata txikienaren 301 aldiz gehiago. Demokrazia behar da, adibidez, Landabenen. Sadar futbol-zelaiarena hondar- demokrazia da, besterik gabe.