Ogia eta denbora

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2019ko ots. 18a, 12:38

Aurreko astean, urtero legez, ehunka funtzionario jubilatu berriek jaso dute egindako lanaren aitortza ekitaldi publikoan: Nafarroako intsignia eta agiria. Eta hemendik aurrera, zer? Lana, bere esanahi osoan, eztabaidara dator. Egindakoa, utzitakoa, datorrena edo bere ukazioa.
Historia garaikidean langile mugimenduak garbi agertu du lanarekiko errefusa eta ez lanaren laudorioa, oro har, zapaltzailea eta esplotatzailea delako. Eta, aurrekoarekin batera, utopian lanak har dezaken funtzio sortzailea aldarrikatu du.
Piotr Kropotkin anarkista ezagunak esaten zuen gizarte berriak bakoitzari eguneko ogia ziurtatu behar ziola eta, aldi berean, gutxieneko denbora gaitasun intelektualak garatzeko “bihotzeko alaitasunez, besteekin bat eginez eta bizitza atsegina garatzeko”.
Bere hitzetan gizarte utopikoaren helburu nagusia “ogiaren ondoren denbora askea” edukitzea zen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!