Mugaz bestaldean Jaka Horien matxinadak eztabaida latza piztu du. Botereak, bere garro guztiak martxan jarri ditu: CRSen bortizkeria armatua, batetik, eta , bestetik, intelektualen, arduradun politikoen eta komunikabideen bortizkeria diskurtsiboa.
Serge Halimi kazetariak notarioaren lan zehatza egin du jaka horiek jasan duten kriminalizazioa seinalatuz. Pikutara nabardurak. Gordin kalifikatu dituzte: bortitzak, primitiboak, harroputzak, behe-auzoetako kabroiak, arrazistak, antisemitak, homofoboak, konspiratzaileak, ezjakinak, artaburuak, herraz beterikoak, sakeatzaileak, heziketarik gabeak, alferren saldoa, zorritsuak, kriminalak, arloteak, jendaila txanoduna, bizkarroiak...Eta gehiago.
Klasiko bat da: pribilegiatuen sentimendu onen adierazpen krudelak. Kaleko bizitza gogortzen denenean agintarien mozorroa pikutara doa eta jazarpena agerian da. Mugaren bi aldeetan disidentzia etsaia da.