Hildakoak bizirik

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2019ko ots. 4a, 12:26

Adin kontua da. Gero eta maizago beilatokira eta hilerrira goaz. Gure aurrekoek zioten ezagunak eta bizilagunak hil ondoren bizitza bukatzen zela. Ordua heldu zitzaiela. Ados.

Eta bitartean gertatzen diren heriotzak? Pertsona estimatuak edo hurbilekoak hiltzerakoan arrastoa uzten digute. Besteen heriotzaren ondoren, lehendabiziko orduetan, gure bizitza balantzara daramagu eta, sarritan, kezka eta aldaketarako asmoa marrazten dugu. Ia beti, kale egiteko.

Eta ondorengo egunetan zer? Askotan gertukoak izan ziren horiek erabat ahaztu egiten zaizkigu. Besteetan, aldiz, bestelako bizitzara datoz.

Herman Hessek idatzi zuen “Joan zirenak gurekin jarraitzen dute guregan sortu zuten eraginari esker. Batzuetan, beraiekin hobe hitz egin dezakegu bizirik direnekin baino”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!