Gabonen ondorengoa

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2019ko urt. 21a, 12:03

Jaso gabeko oparia, dendan aldatzeko praka edo olentzeroaren iruditxoa apalategira eramateko xedeak, agian, bukatu gabe ditugu. Gabona edo neguko solstizioko zikloa ospatu berria dugu eta aspaldikoa dirudi. Azkarregi bizi gara. Garai hauetan klasikoa den eztabaida berpizten da: sasoiak duen misterioa, atabismoa edo magia gutxiestea. Akabo sinesmen eta tradizio espiritualak. Denak omen iraganekoak, ilunak, baldarrak.

Aristotelesek “Metafisika” testuan idatzi zuen mitoaren funtzioa gogoa piztea dela harriduraren eta txundiduraren bidez ezagutza zabaltzeko. Eta gaineratu zuen mitoa ezin dela zorrotz aztertu, hobe dela konfiantza arrazoibidean eta demostrazioan jartzea.

Hori bai, mitoak eta arrazoiak aztertzen ikasi behar dugu. Adibidez, Olentzero eta Jesuses askatxo zaharra mitoak dira, jakina, gaurko Amazon edo Unzuren hostela diren bezala. Mitozale moderno inozoak gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!