Tradizioak zentzua galtzen du desafiatzen edo eraldatzen ez bada. Kultura gorde egiten denean, besterik gabe, antzutu egiten da. Begirada berrien premia du beti.
Orain berrogeita hamar urte gure komunitate txikian ausartak izan ziren batzuk kultura tradizionala astindu zuten eta, nazioartean ziren asmo kritikoekin batera, gaur egun dugunaren oinarria sortu zuten.
Azken urteetan gureganatu dugu arrakastaren eta espektakuluaren joera auzo-lotsa sentitu arte. Edozein tertulian edo mahai-inguruan berdin dio proposatzen den gaia- Laboa, sukaldaritza, literatura, sagardotegiak edo Durangoko Azoka- beti-betikoak dira: bertsolari hori, beste idazlea, epaile mediatikoa, ezinbesteko kazetaria eta herri mugimenduko ordezkari eternoa. Topikoen zaparrada.
Batzuen nartzisismoa eta besteen nagikeriak zirkulua ixten du. Bistan da kulturgintzak astindua behar duela. Ematen du kromo gutxi ditugula eta gehienak repeak.