Orain ez asko, indarkeria politikoa beste maila batekoa zenean, oso ezaguna zen burkide militarista eraldatuta dabil. Agintari epelen laguntzaile, gatazketan “neutral”, irtenbide atseginen propagandista. Egurraren dialektikatik, kuxinaren paradigmara egin du, abisatu gabe, ziztuan.
Leninen belaunaldiaren kontura Neil Faulknerrek idatzi du “Gaztaroan heroi terroristen miresle sutsuak ziren. Oso gogorra suertatu zitzaien aurrekoen memoria loriatsu eta heroikoa baztertzea (…), gazte sozialdemokrata haientzat aurrekoak errespetu gorenean zutelako”.
Aldaketak kudeatzea gogorra da. Besteen aurrean, arazorik gabe, biografia makurtu eta itoko dugu. Gure buruan, aldiz, zailagoa izan daiteke. Gure baitan ditugun gatazkak gogorrenak dira.